Irailak 16. Sagar Uzta Eguna (aurkezpena). Altzoko plazan.
"Treba Gurasoak. Gure emozioak kudeatzen, seme-alaben bidelagun izateko" Gipuzkoako Aldundiak Gaztematikaren bidez bultzatutako hitzaldia emango du Miren Rosek. Haurren gurasoei zuzenduta dago eta parte hartu nahi duenak, izen ematea korreo ala telefonoz egin dezake (kultura@larraul.eus / 634 289 327).
Telematikoki egin daiteke esteka honen bitartez (ziurtagiri digitalarekin). Aurrez aurreko izen-ematea ordea, udaletxean eta kultur etxean egingo da, honako ordutegian: Kultur etxea: Astelehenetan 16:00-20:00. Asteartetik ostiralera 10:30-13:00 eta 16:00-20:00. Udaletxea: Astelehenetik ostiralera 8:00-14:00.
2025-2026 ikasturteko ikastaro eta zerbitzuetan izena emateko izen-emate orria udaletxean aurkeztu behar da (orriak udaletxean eta kultur etxean daude eskuragarri).
2026ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake. Argazkiak udala@orendain.eus helbidera bidali, azaroaren 2a baino lehen. Mezuan adierazi egilearen izen-abizenak eta argazkia zein hilabetetan ateratakoa den.
Izena emateko epea irailaren 15etik 19ra egongo da zabalik eta jarduerak irailaren 29an eta 30ean hasiko dira Alegiako Udalak prest du Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxean ikasturte berria. Berrikuntza modura, cross-training eta yoga jarduerak eskainiko dira eta horrez gain, gimnasioan ere monitore baten laguntza izango dute erabiltzaileek ostegunetan 18:00etatik 19:00etara. Jarduera guztiak irailaren 29 eta 30 artean hasiko dira. Izena emateko epea irailaren 15etik 19ra egongo da zabalik. 3. adinekoen gimnasian izena eman nahi dutenek kultur etxean eman beharko dute. Aldiz, gainontzeko jardueretan izena eman nahi dutenek formulario bidez egin beharko dute. Formularioa irailaren 15ean 9:00etan aktibatuko da.
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostegunera: 10:00-14:00. Ostiralean: 10:00-14:00 eta 18:30-20:30. Igandean: 11:30-13:30.
41 eskultura, 25 obra Berastegiko udaletxeko ganbaran eta gainontzekoak Azkarate eta Bedaio arteko Zarateko lepoan. Artea eta natura batzen ditu. Berastegiko ordutegia: Astelehenetik ostegunera. 10:00-14:00. Ostiraletan. 10:00-14:00 eta 18:30-20:30. Igandetan. 11:30-13:30.