Asteburu honetan egingo da Alegiako Argazkizaleen Elkarteak antolatu duen argazkilaritza analogikoari buruzko tailerra. 20 lagunek hartuko dute parte eta alegiarrez gain, Gipuzkoako beste hainbat herritatik zein Madrildik etorritako parte hartzaileak ere izango dira. Larunbatean argazkiak ateratzen ibiliko dira parte hartzaileak eta igandean argazki horiek errebelatuko dituzte.
Hizkuntza-estresa gutxiagotzea eta euskaraz erosoago bizitzeko erremintak ematea dira ikastaroaren helburuak. Martxoaren 25etik ekainaren 10era izango da, eta izena emateko epea gaur zabaldu da. Atxikita doakizue bai prentsa oharra, baita kartela ere. Galtzaundiren webgunean duzue ere albistea.