Gizarte erakundeetan menpekotasuna duten pertsonen arreta soziosanitarioari buruzko ikastaro bat eskainiko du Tolosako Inmakulada Lanbide ikastetxeak otsailaren 10etik aurrera. Langabetuei zuzenduriko ikastaroa izango da eta saioak arratsaldetan eta izango dira. Interesatuek ikastetxearekin jarri behar dute harremanetan 943 67 36 29 zenbakira deituta edo formazioa@inmakuladatolosa.eus helbidera idatzita.
Otsailaren 3tik 14ra bitartean egongo da ikusgai liburutegian bertan eta erakustokian egongo diren liburuak, erabiltzaileen esku egongo dira. Herritarrak erakusketa ikustera eta liburuak irakurtzera animatu nahi dira. Ekimen honen bidez, arlo ezberdinetako liburuei ikusgarritasuna eman nahi zaie eta egun berezi horiekin ere bat egin nahi da.
Interesgunea liburutegian: Emakume zientzialariak.