Angel Caballero (Tolosa, 1912-1977) karikaturagile ezaguna izan zen herrian. Marraztea zen bere zaletasuna eta bere modeloak Tolosako herritarrak izan ohi ziren. Lapitza beti eskuan, edozein paper zen baliagarri, herritarren aurpegiak marrazteko.Iñaki Caballerok, artistaren ilobak, bere etxean aurkitutako material zaharrarekin osatutako bilduma ikusi ahal izango da Aranburu Jauregian: marrazkiak, zirriborroak eta apunte soilak. 80 karikatura baino gehiago, guztira. Karikaturizatutako pertsona horiek zeintzuk diren ezagutzeko eta antzekotasunak topatzeko aukera atsegina planteatzen du erakusketak.
Haurren dantza tailerra astertero apirilaren 30tik maiatzaren 28ra arte
Maiatzak 5 - 30 "masustak" argazki erakusketa Urrutin Maiatzak 8 - 30 Argazki lehiaketarako argazkiekin erakusketa udaletxeko sarreran
Gazako gatazka du oinarri. Mertxe Amondarain tolosarrak, Palestian bizitzen ari den izugarrikeria islatu nahi izan du, nolabait Palestinako herriari, oso modu xumean, bere laguntza eskainiz.Bere marrazkirako zaletasun eta dohainetik abiatuta, ilustrazioen bidez gertatzen ari dena irudikatu du, ahanzturan eror ez dadin. Hilabeteak egin ditu, egunero, marrazteko argazkien bila, argazki horiek marraztuz, protagonistak marraztuz eta izugarrikeria egunez egun begiratuz. Begirada horren emaitza da erakusketa, gertatzen ari denaren kontakizun bat.
Loatzo musika eskolak matrikula epea zabalik izango du maiatzaren 20tik 31ra. Musika eskolaren webgunearen bidez eman beharko dute izena interesatuek. Argibide gehiagorako loatzo@loatzo.eus helbidera idatzi daiteke edo 943 69 26 19 telefonora deitu daiteke.
Emakume afrikarrak, inspiratzen duten emakumeak. Maiatzaren 27tik 31ra Asteasuko Kultur etxean.