Gaia: Belauntzako festak. 4 eta 16 urte bitarteko haurrentzat. Lanak entregatzeko azken eguna maiatzak 20.
10:00 Diana Loatzo Musika Eskolako ikasleekin 11:00 Meza nagusia 12:00 Hamaiketako herrikoia 13:00 Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikano. Gai jartzailea: Joxe Ramon Aldasoro 17:30 Alurr Dantza Taldearen emanaldia Segidan, haurrentzako gozokiak 18:30 Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikano 19:30 Erromeria Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin eta jaien amaiera
Hileroko odol-ateratzea Lekua: Kultur Etxeko Topagunea gelan (1.solairuan) Ordutegia: 16:30-20:10 Aurretik txanda hartzea beharrezkoa da, telefonoz edo odol emaileen elkartean: 943007885 (900 303 404) Egunean bertan goizez deitu behar da: 8:30 - 14:00
Fernando Rojo argazkilariaren erakusketa
BIDAIA PALESTINARAHizlariak: Marta Martinez eta Itsaslore Yarza. 2023ko urtarrilean astebetez egon ziren Jerusalemen, etaPalestinako hainbat toki bisitatu zituzten. Izandako bizipenek eragin dizkieten hausnarketak partekatuko dituzte, egungo egoerari begiratuz.
Angel Caballero (Tolosa, 1912-1977) karikaturagile ezaguna izan zen herrian. Marraztea zen bere zaletasuna eta bere modeloak Tolosako herritarrak izan ohi ziren. Lapitza beti eskuan, edozein paper zen baliagarri, herritarren aurpegiak marrazteko.Iñaki Caballerok, artistaren ilobak, bere etxean aurkitutako material zaharrarekin osatutako bilduma ikusi ahal izango da Aranburu Jauregian: marrazkiak, zirriborroak eta apunte soilak. 80 karikatura baino gehiago, guztira. Karikaturizatutako pertsona horiek zeintzuk diren ezagutzeko eta antzekotasunak topatzeko aukera atsegina planteatzen du erakusketak.
Haurren dantza tailerra astertero apirilaren 30tik maiatzaren 28ra arte
Maiatzak 5 - 30 "masustak" argazki erakusketa Urrutin Maiatzak 8 - 30 Argazki lehiaketarako argazkiekin erakusketa udaletxeko sarreran
Gazako gatazka du oinarri. Mertxe Amondarain tolosarrak, Palestian bizitzen ari den izugarrikeria islatu nahi izan du, nolabait Palestinako herriari, oso modu xumean, bere laguntza eskainiz.Bere marrazkirako zaletasun eta dohainetik abiatuta, ilustrazioen bidez gertatzen ari dena irudikatu du, ahanzturan eror ez dadin. Hilabeteak egin ditu, egunero, marrazteko argazkien bila, argazki horiek marraztuz, protagonistak marraztuz eta izugarrikeria egunez egun begiratuz. Begirada horren emaitza da erakusketa, gertatzen ari denaren kontakizun bat.
Mariren alabak emakume taldea eta Altzoko Udaleko Berdintasun sailak antolatuta, autodefentsa feminista tailerrak eskainiko dira bi taldetan banatuta. Gutxienez 8 laguneko taldea osatu beharko da eta gehienez 20koa. Maiataxak 18 ( 30 urtetik azpikoentzat) eta Maiatzak 25 ( 30 urtetik gorakoentzat) Izena ematea maiatazak10 (barne), Udaletxean
Loatzo musika eskolak matrikula epea zabalik izango du maiatzaren 20tik 31ra. Musika eskolaren webgunearen bidez eman beharko dute izena interesatuek. Argibide gehiagorako loatzo@loatzo.eus helbidera idatzi daiteke edo 943 69 26 19 telefonora deitu daiteke.
Maiatzaren 24an amaituko da udalekuetan izena emateko epea. Bi eskaintza daude, bata 3-12 urte bitarteko haurrentzat zuzendua egongo da eta bestea bigarren hezkuntzakoei bideratua. Interesa dutenek Kultur Etxera gerturatu behar dute eguna baino lehen.