17:00 Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: Nola zaindu seme-alaben emozioak. Haur eta nerabeen gurasoei bideratuta dago Donna Apellaniz Nietok emango duen hitzaldia. Txantxo lokalean izango da (Ibai gain, 4) eta euskaraz. Izen-ematea abenduak 13 baino lehen egin behar da: Gaztezulon, Kultur etxean, 943670399 eta 688810300 zenbakietara deituta.
Eguberriaren zentzua berreskuratzea helburu, kontakizunean, eguzkiak neguko solstizioan duen lekua izango da ardatz nagusia; honi loturik, usadio zaharrak gogoratuko ditugu, zeintzuk naturaren menpeko herri nekazari baten beharrei erantzuten dien. Aldi berean, garai haietan, bereziki, emakumeek egiten zituzten lanen garrantzia bistaratu nahi da. Ez da Olentzerorik egongo, baina bertan dauden elementuek, etengabe, milaka begi dituela gogoraraziko digute. Bisitak 17:30etik 20:10etara Arratsaldeko 17:30ean ekingo zaie ibilaldiei eta gehienez 10 pertsonaz osatutako taldeak sartuko dira 20 minuturo, azkeneko hitzordua 20:10etan izanik. Bertan parte hartzeko izena eman nahi duenak, beraz, azaroaren 24an arratsaldez eta 25ean goiz eta arratsaldez izango du horretarako aukera, aurrez aurre, Tolosako Antxon Bandres bidaiarien txokoan (haur liburutegiaren azpialdean) eta azaroaren 30etik aurrera online www.zumardia.eus web orrian. Aurrez aurreko izen-ematearen ordutegia ondokoa izango da:Azaroaren 24an: 16:00etatik 20:00etara Azaroaren 25ean: 11:00etatik 13:00etara / 16:00etatik 19:00etara Azaroaren 30etik aurrera, online: www.zumardia.eus Sarreren dirua Amillubi proiektuko nekazariei Sarrerari dagokionez, 2 urtetik gorakoentzat 5 euroko kostua izango du. Sarrera bidez lortzen den diruarekin, batetik, Olentzaroren Basoa ekimena egonkortu nahi da, eta bestetik, irabazi asmorik gabeko erakunde batentzat ekarpen ekonomikoa ziurtatu. Pertsona bakoitzak, aurrez aurreko egunetan, gehienez 10 pertsonentzat hartu ahal izango ditu sarrerak eta eskudirutan ordaindu beharko da. Ez da txartelarekin ordaintzeko aukerarik egongo.