Ehun estanpazioan lan egindako Amasa-Villabonako emakumeen bizi-istoriak. Emakumeen historia, emakumeen ahotsekin kontatuta. Erakusketa abenduaren 15era bitartean ikusgai astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 artean eta larunbatetan 11:30-14:00 bitartean.
Zine foruma - Jatorrizko bertsioa - Azpitituluak gazteleraz 2022 - 114 min. HolandaZuzendaritza: Dana Nechushtan Irma eta Olga dantzari gazteak 1970eko hamarkadan Amsterdamgo baletaren mundu zorrotzean tinko mantentzen saiatzen diren bitartean, Olga Royal Balleteko izar handi gisa aurkezten da. Laster aurkituko du bere talentuaren alde iluna eta Irmak ikusi beharko du nola bere lagunik onena jokatzearen presioari men egiten dion eta gaueko bizitzan galtzen den.
Usurbil eta hernaniko esperientziak. Solaskideak: Agurtzane Solabarrieta eta Jabier Lertxundi (Usurbil eta Hernaniko alkateak). 19.00etan Batzarremuñon.
9:00-16:00 Bigarren eskuko elkartasun azokarako material bilketa eskolan