Talde moreak arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Pinseque hartuko du Belabietan. Ibartarrak lider sendoak dira sailkapen taulan, orain artean jokatutako 15 partidatatik 12 irabazi dituzte. Aurkaria ordea, ez da errena, Aragoiko taldea taulako bigarrena da, talde piparreroak baino bost puntu gutxiago pilatu ditu lehenengo itzulian. Lehia honekin hasiko da Bigarren B Bailako bigarren itzulia.
Aurrekariei erreparatuta, lehen jardunaldian bi talde hauen arteko partida seinako emaitzarekin bukatu zen. Lauburu azken zortzi partidak jarraian irabazita dago, Pinsequek azken seietan lortu du garaipena, bietako baten bolada ona larunbatean bukatuko da. CMO Valves Lauburu Ibarrak garaipena lortzen badu, liga irabazteko borrokan beste aurkari bat atzean utziko du.
Tolosala -Donipari
Hirugarren Mailan, Tolosalak Donipari hartuko du Usabalen, kasu honetan ere ligako bi oilarren arteko borroka izango da. Tolosarrak sailkapenaren gorengo postuan daude, Donipari hirugarrenean dago. Lehen postu horietan dagoen borroka estua ikusita, hiru puntu baino gehiago izango dira jokoan larunbatean Usabalen. 16:00etan hasiko da lehia hau.
Tolosa CF - Athletic C
Futbolean, Tolosa CFko nesken Athletic hartuko dute Usabalen, 18:45ean da hitzordua. Bizkaitarrak liderrak dira, tolosarrak hirugarren postuan daude. Txuri gorriek 26 puntu dituzte, talde urdinak 21. Lehen itzulian, Tolosak galdu zituen hiru lehiatako bat aurkari honen kontrakoa izan zen. Arantza atera eta urtea ondo hasteko aukera dauka beraz etxeko taldeak.