Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta 28 Kanalak eginda duten lankidetzari esker, ostiral arratsaldean (19:30) Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak ikusgai izango dira gure webgunean. Bi final jokatuko dira:
1. Eskuz binaka emakumeak, kadeteak-Alkain Saria:
LAPKE (Ainhitze Arratibel Gomez-Larraitz Galardi Makazaga) VS ALDE ZAHARRA (Arhane Rey Ganborena-Nahia Sorondo Paredero)
2. Eskuz binaka emakumeak, nagusiak:
GAZTELEKU (Madalen Etxegarai Zelaia-Nora Mendizabal Ezeiza) VS ADOS (Naroa Agirre Azpeitia-Natale Aranburu Fernandez-Maddi Barrocal Santos)