Oriamendi 2010 enpresak 2026an utziko du erremonte profesionalaren kudeaketa. Egoera honen aurrean kirolariek instituzio eta eragile ezberdinei kirol honek etorkizuna izan dezan urratsak emateko eskaera egin dute. Egoera zertan den ezagutu asmoz, Berrobin bizi den erremontista batekin egin dugu hitzordua, Aritz Eskuderorekin.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.