Azokatik mahaira

Azokatik Mahaira - Eibar

Oinatz Martinez Iturrioz 2024ko urt. 24a, 22:00

Eibar, Debabarreneko Gipuzkoako eskualde historikoan kokatutako herria da. Bere ezaugarri nagusiak, dentsitate altuko hirigunea eta orografia oso malkartsua izatea dira, eskualdeko jendetsuena delarik. Eibarko Udalerriak 24,78 km²-ko azalera du, zeintzuetatik landa eremuak 22,40 km² inguru diren, hau da, guztiaren % 90. Gaur egun 27.200 biztanlek osatzen dute Eibarko hiria.

Historikoki, Eibarko ekonomia nagusia, sektore industrialei lotuta egon da gaur egun arte. Armagintza, josteko makinak eta bizikletak izan da herriari izana eta izena eman dioten lanbideak, horiek izan dira eibartarren lanbide ezagunenak grabatuarekin eta damaskinatuarekin batera.

Errebalgo Merkatua “Errebal plazia” izena duena, 1941ean eraiki zen eta 2008. urtean eraitsi zen eraikin berria egiteko. Plaza berria aldiz 2022ko apirilean inauguratu zen. Gaur egungo espazioa, erabilera anitzeko gunea da eta bertan egoten dira baserritarrak astelehenetik larunbatera goizeko ordutegian. Hala ere ostiral eta larunbatak izaten dira baserritar gehienek postuak jartzen dituzten egunak. Bertan Eibarko eta inguruko 15 bat ekoizle inguru egoten dira tokiko produktuak saltzen (fruta, barazkiak, arraultzak, esnea…).

Erlazionatuak

Azokatik Mahaira - Legazpi

Oinatz Martinez Iturrioz 2024 urt 17 Tolosaldea

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA