Erreportajeak

Txirrindularitzaren etorkizuna kolokan

Erredakzioa 2024ko urt. 22a, 21:45

Oinarrizko txirrindularitzako lasterketak antolatzeko zailtasunak izan dituzte azken urteetan bai Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak baita antolakuntza lanetan dabiltzan elkarteek ere. Probak egiteko trafiko baimenak lortzeko zailtasunak, lotura lanak egiten dituzten motorren aseguruen kostuak, anbulantziak lortzeko ezinak... dira oztopoak.

 

Iaz Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean lortutako behin behineko konponbide batekin lortu zen egutegiaren zatirik handiena osatzea. 2024ari begira, errepideko denboraldia hasteko hilabete falta den honetan, lasterketak egiteko bermerik ez du federazioak. Egoeraren aurrean Gasteizko Legebiltzarrak iaz aho batez onartu zuen lan mahaia osatu eta elkarrizketaren bidez egoera bideratu nahi du. Gauzak aldatu ezean, atzeraezinezko erabakiak partzeko prest dago federazioa.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA