Uste baino denboraldi hasiera hobea egin du Tolosaldeak

Erredakzioa 2023ko uzt. 17a, 14:54

Dagoeneko hirugarren asteburua osatu du Eusko Tren ligak. Larunbatean Bilboko bandera jokatu zen eta igandean berriz, Oriokoa. 

Lehenengoan, ibaiadarrean erlojuaren kontra egindako estropadan, bosgarren postua lortu zuen Tolosaldeak. Arraun Lagunak irabazleak baino 19 segundo gehiago behar zian zituen eskualdeko traineruak estropada amaitzeko. 

Irene Sierra:

"Bilboko estropada oso gogorra da"

Igandean Orion oso bestelako baldintzak zeuden, itsaso mugitua zegoen. Tolosaldeari lehenengo txandan lehiatzea tokatu zitzaion, nagusitasuna erakutsiz txanda irabaztea lortu zuen, Hibaikari 30 segundoko aldea atera zion. Bigarren txandan Oriok eta Arraun Lagunakek bakarrik egin zuten Tolosaldeak baino denbora hobea. Donostiarra epaileek kanporatu egin zuten, horrek eragin zuzena izan zuen estropadaren sailkapenean.

Irene Sierra:

"Itsasoa oso zakar zegoen"

Asteburuko estropaden ondoren, Tolosaldea sailkapen nagusian hirugarren postuan dago.

EUSKO TREN LIGA. SAILKAPENA: 

Taldea Puntuak
1- Arraun Lagunak  36
2- Orio 33
3 - Tolosaldea 29
4 - Donostiarra 26
5- Hondarribia 22
6- Hibaika 15
7- Cabo 12
8- Tiran  6

Azken hiru asteburuetan estropadak izan ondoren, Eusko Tren ligak atseden hartuko du hurrengo egunetan. Lehia uztailaren 29an itzuliko da, orduan Getxoko bandera jokatuko da, hurrengo egunean Santurtzikoa.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean