Larunbatean Donostiako badian jokatu zen Fabrika banderan laugarren postua lortu zuen Tolosaldeak. Aurreko astean egindako lan onak ohorezko txandan lehiatzeko aukera eman zion eskualdeko traineruari. TAKi laugarren kalean lehiatzea tokatu zitzaion, txanda-kide Donostiarra, Orio eta Arraun Lagunak izan zituen, hirurak Tolosaldearen aurretik ibili ziren hasiera-hasieratik. Ziabogan 12 segundo galduta zen Tolosaldea, estropadaren amaieran, Donostiarra irabazlearekiko 27 segundoko atzerapena izan zuen.
Ane Zelaia:
"Larunbatean ez ginen batere gustora geratu"
Igandean Zierbenan jokatutako Edinor banderak beste aho zapore bat utzi zion Tolosaldeari. Kasu honetan, Orio eta Arraun Lagunakekin lehia estua izan ondoren, bigarren postuan amaitu zuten estropada eskualdeko neskek. Bi segundo eskaseko atzerapena izan zuten Orio irabazlearekiko.
Ane Zelaia:
"Bigarren postuaren balorazioa oso ona da"
Hiru estropada jokatu ondoren, Tolosaldea Eusko Tren ligako laugarren postuan dago, hori bai bigarren eta hirugarren postuan dauden traineruekin berdinduta:
EUSKO TREN LIGA. SAILKAPENA:
Taldea | Puntuak |
1- Arraun Lagunak | 21 |
2- Orio | 19 |
3- Donostiarra | 19 |
4 - Tolosaldea | 19 |
5- Hondarribia | 12 |
6- Hibaika | 8 |
7- Cabo | 7 |
8- Tiran | 3 |
Aurrera begira, asteburuan izango du jarraipena Eusko Tren ligak. Larunbatean Bilboko bandera jokatuko da eta igandean Oriokoa.