Baldintza gogorretan, bigarren postua

Erredakzioa 2023ko uzt. 3a, 14:07

TAKeko arraunlariak motibatuta itzuli dira Galiziatik. Denboraldi hasierako lehen bi estropadak larunbatean eta igandean Coruñan ziren lehiatzekoak. Lehenengo jardunaldiko estropada, itsasoaren egoera medio, bertan behera geratu zen. Igandean bai, jokatu zen estropada eta Tolosaldeko arraunlariek duten guztia eman zuten. Maddi Urdapilleta arraunlariak taldea Galiziatik "motibatuta" atera dela uste du. 

Maddi Urdapillelta:

"Bi txandetan antzeko baldintzak izan ziren"

Igandean Tolosaldeari lehenengo txandan lehiatzea tokatu zitzaion Arraun Lagunak, Donostiarra eta Tiranekin batera. Itsasoaren baldintzak ikusita olatuak egoki hartzeak garrantzi berezia izan zuen. Tolosaldeko neskek asmatu eta bigarren postuan sailkatzea lortu zuten. 

CORUÑAKO BANDERA. SAILKAPENA: 

Taldea Denbora Puntuak
1- Arraun Lagunak  11:58:08 8
2- Tolosaldea  +3.24 7
3-Donostiarra +5.68 6
4 -Orio  +5.90 5
5- Hondarribia +14.62 4
6- Cabo +44.56 3
7- Hibaika +53.84 2
8- Tiran  +01:11.44 1

Lortutako emaitza bikainaren ondoren, asteburuan Donostian eta Zierbenan jokatuko dira Eusko Tren ligako hurrengo estropadak.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA