Arimen ibilbidea Soldadu kalean hasi da, eta Rondila kalean beherantz abiatu dira parte hartzaileak Atadi kalera. Handik Zerkausitik barrena Plaza Zaharra zeharkatu eta Euskal Pizkundea plazan amaitu da. Dantzariak, abesbatzako kideak eta herriko aktore taldea iluntasunak gidatuta iritsi dira bertara, eta dantza, musika eta antzerkia batzen dituen ikuskizuna izan da.