Sanjoanetako jaiak amaitu berritan, blues doinuek hartu dute Tolosa, ekainaren 25etik 28ra, Tolosandblues jaialdiaren 22. edizioan. Lau egunez, Tolosako plaza eta txoko enblematikoak gitarraz, ahots urratuz eta zuzeneko bluesaren emozioz bete dira. Euskal taldeak sustatzeaz gain, jaialdiari indarra eta interesa emateko, nazioarteko izarrak ere ekarri izan ditu jaialdiak. Aurtengo kartelean, John Primer & Giles Robson Band eta Acantha Lang artista ezagunak izan dira.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.