Saio bereziak

Tolosa&Co Fashion Show 2026: Udaberri-uda

Erredakzioa 2026ko ekainaren 2a

Tolosako Trianguloa modaren epizentro izan da Tolosa&Co Fashion Showaren hirugarren edizioan.

Tolosa&Co merkatarien elkarteak antolatuta, Tolosa&Co Fashion Show desfilearen edizio berri bat ospatu da, herriko saltokien eta tokiko merkataritzaren talentua, aniztasuna eta potentziala balioan jarriz.

Aurten, ekitaldiak maila goreneko protagonistak izan ditu. Nerea Alias aurkezlea arduratu da desfileari ahotsa eta haria jartzeaz, eta Alai DJak bere musika saioarekin girotu du moda desfilea. Pasarelan zehar, Tolosaldeko eta inguruko 46 modelo aritu dira, adin, neurri eta estilo guztietako herritarrak, herriko 28 dendetako udaberri-uda denboraldiko jantzi eta osagarri onenak erakusten. Gainera, desfilearen erdialdean, ikuskizunak ez du etenik izan, eta 'SUARO' taldearen eskutik dantza emanaldi berezia eskaini dute Izaro Urrestarazu eta Sua Enparantza dantzariek.

Erosketak errazteko teknologia eta hurbiltasuna

Tolosa&Co-k herritarrei eta ikusleei erraztasunak eman dizkie pasarelan ikusitako jantziak eskuratzeko. Horretarako, GOGOKO zerbitzua eskuragarri egon da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA