Tolosaldea Gertutik

Sanjoanetako txupinazora eta kartel lehiaketara hautagaitzak bidaltzeko epea irekitzear

Erredakzioa 2026ko apirilaren 17a

Tolosako sanjoanak ekainaren 19tik 24ra izango dira. Bada, jaien hasiera iragarriko duen txupinazoa nork botako duen proposatzeko aukera izango dute aurten ere herritarrek.

Proposamenak egiteko galdetegia udalaren webgunean egongo da eskuragarri apirilaren 24tik maiatzaren 11ra bitarte. Bestalde, San Joan jaietako kartel lehiaketa ere martxan izango da data horietan. Proposamenak aurkezteko oinarriak ere udalaren webgunean daude kontsultagarri.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA