Euriaren ondorioz, Aiz Orratz-Veleta elkarteak haur danborrada bertan behera uztea erabaki du eguerdian egin duten bileran. Arratsaldean, berriz bilduko dira udaletxean, danborrada aurreragoko data batean egitea baloratzeko. Tren txu-txua aldiz, kalez kale ibiliko da 16:30etatik 18:00ak bitartean.
Ez da Zaldunita Bezpera honetan bertan behera geratu den ekintza bakarra izan. Izan ere, haur asko elkartzen dituen Dantzari Txikia ere ezin izan da ospatu goizean. Erraldoi eta buruhandien kalejira berriz, eguraldiaren arabera moldatu behar izan da eta Ferialekuan egin dute saioa.
Iluntzeari dagokionez, helduen danborrada ere kolokan dago oraingoz; ordua iritsi ahala, azken unean hartuko dute ateratzeko erabakia.