Tolosako Udaberri Dantza taldeak antolatzen du urtero Zaldunita Bezperan dantzari txikia baina eguraldiaren iragarpena ikusita, emanaldirik ez egitea erabaki dute.
Tolosako Erraldoi eta Buruhandien konpartsak bihar goizean hartuko du erabakia. Kalejira ez egitea erabakiz gero, Ferialekuan egingo dute emanaldia. Arratsaldean hau-danborradaren txanda izango da eta Aiz-Orratz Veleta elkarteak, berriz, bihar arratsaldean erabakiko du haur-danborrada egingo den ala ez.