41 modelok parte hartu dute moda desfilean eta Mattin Zeberio DJ-a egon da jaialdia girotzen. Komorebi Produkzioak taldeko Garazi Egigurenek eta Eneko Galdosek ere dantza emanaldia eskaini dute bi pasarelen arteko atsedenaldian.
Herriko merkatari eta saltokiei ikusgarritasuna ematea da festa honen helburua eta look bereziak, jantziagoak, modernoagoak... proposatu dituzte.