Ura gara-bidean

Erredakzioa 2025ko mar. 25a, 22:15

SAGEL taldeak gidatuta, eta ura metaforatzat hartuta, ikuskizun honek Sakabi, Gelatxo eta Elgeta trikitilarien figurak eta haien ibilbidea gogoratu eta goraipatu nahi ditu, euren abesti eta piezetatik abiatuta eta egungo musika moldeetara ekarrita.

Iñaki Letamendia atabaleroak perkusioaren oinarriak jarri eta findu ditu ikuskizun honetan bere ukitu artistikoa ezarriz.

Andoitz Antzizar trikitilariak bere musika eta trikitiaren ezagutza uztartu ditu tradizioa eta gaurkotasuna bere figuran batzen dituen ikuskizun batean.

Izaro Markotegi abeslariak, sentimenduz eta irudimenez betetako ahots berezia erakusten du oholtzan.

Oinkari dantza taldeko kideek, euskal dantzen inguruan egiten ari diren irakurketa garaikidearen testigantzak jorratzen dituzte eta haien gorputzek etengabe hitz egiten dute.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA