Tolosako Usabal kiroldegiko tatamian poztasuna nabari da, ez da gutxiagorako, aurreko astean Las Vegas-en jokatu zen judoko Nage No Kata modalitateko Munduko Txapelketak biharamun gozoa utzi du. 23 urtez azpikoetan Joseba Etxarri eta Joseba Regillagak urrezko domina lortu dute; senior kategorian berriz, urte luzetako lan onaren isla den zilarrezko domina kolkoratu dute Unai Saralegik eta Unai Reguillagak. Irribarretsu birgogoratu dute Munduko Txapelketako jarduna.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.