Aniztasunaren IV. Gala

Erredakzioa 2024ko urr. 29a, 22:15

Aniztasunaren IV. Gala ospatu dute «Aniztasunaren ekitaldi hau, musika, dantza eta antzerki festa bat da, sorkuntzari lekua egiten diona», adierazi dute antolatzaileek.

Hainbat artista ezagun gonbidatu dituzte galara: Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi, Simon Ezkiaga, Juncal Cepeda, Olga Grande, Ezezagunok Antzerki Konpainia, Uikan Dantza Taldea eta Verdini Dantza Taldea, besteak beste. 

Tolosako Herrikide ikastetxeko DBHko bigarren mailako ikasleek, Ibarrako Goienetxe Fundazioarekin batera, Topic-eko galan parte hartu dute. Musika, dantza eta antzerkia uztartu dituen Kaia barrenean emankizuna eskaini dute. «Esperientzia aberasgarria izan da». Gaitasun artistikoak garatzeaz gain, gaitasun sozialak, emozionalak eta etikoak ere garatu dituztela esan dute ikasleek.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA