Tolosa&Co Fashion Show

Erredakzioa 2024ko urr. 8a, 22:00

Tolosako 42 dendek udazken-neguko denboraldiko moda eskaintza aurkeztu zuten Tolosako Zerkausian. 

Desfileko lehen lerroan gonbidapen berezia zuten telebistako eta sare sozialen munduko pertsona ezagunak egon ziren. Tolosako saltokietan aurkitu daitekeen eskaintza zabala lehen pertsonan ikusteko aukera izan zuten.

Alfonbran desfilatu zuten modeloen arropa guztiak aurrez banatutako eskuorri batean bildu zituzten, eta momentuan erosteko aukera ere eskaini zuten. Herriko merkataritzari balioa ematea izan zen helburu nagusia, eta herritarrei erakustea posible dela punta-puntako modako arropekin janztea, bertako dendetatik erosita, noski.

Antolakuntzako kideak eta baita merkatariak ere oso pozik agertu dira egitasmo honek izan duen harrerarekin, Zerkausia txiki geratu baitzen. 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean