Laskorainen etorkizuna iluna izan arren taldeak ikuskizun ezin hobea eman du Usabalen.
Argi dago horitxoek ez dutela bere denboraldirik hoberena bizi 2024en. Tolosako taldeak liga osoan soilik bi garaipen eta zazpi berdinketa pilatu ditu 13 puntu lortuz. Etxean berdinketa batetik lortzeaz etorri da "Juventud del Circulo"ren aurka.
Aldiz, aurkaria taularen 3. postuan kokatuta iritsi da azken-hirugarren jardunaldira denboraldi osoan 53 puntu pilatu ondoren. Vulcanizados Ruiz iazko jardunaldian Laubururen aurka galdu ondoren garaipena berrerosteko nahiarekin heldu da Usabalera.
Lehen atalean Laskorainek ireki du markagailua eta handik minutu batzuetara Juaristik gola Laskorainen atean sartu du. Bere akatsa zuzenduz 2. gola lortu du etxekoen alde ondorengo jokaldian. Lehen zatian beste bi gol ikusi ahal izan ditugu, biak talde horitxoaren alde.
Bigarren zatian markagailuak berriro ere gora egin du etxekoen alde. Estrategian akats bat izan ondoren aurkariak gerturatu egin dira baina talde Tolosarrak bere errenta mantentzeko gai izan da. Norgehiagokaren amaieran 8-4koa izan da emaitza etxekoen alde.