Tolosako Iñauteriak 2024

Aiz-Orratz/Veleta elkartea da aurtengo Iñauterizale Kuttuna

Maider Navarro Alustiza 2024ko urt. 18a, 19:47

Kabi Alai Kuttun izendatu dute elkartea, danborradarekin eta jaialdiarekin, haurrak Iñauterietan protagonista izan daitezen egiten duten lanagatik

Gaur arratsaldean eman dira ezagutara Iñauteriak iragarriko dituen kartela eta Ostegun Gizeneko txupinazoa botako duen Kabi Alai Kuttuna.

Aiz-Orratz/Veleta elkartea izango da ardura hori izango duena, hala erabaki du aitortza hori egiten duen Kabi Alai elkarteak. Haur danborrada eta jaialdia antolatuta, haurrak Iñauterien parte izan daitezen egiten duten lana eskertu eta txalotu nahi izan ditu horrela Kabi Alaik.

Gaurko ekitaldian 2024ko Iñauteriak iragarriko dituen kartela ere ezagutu ahal izan da. Joan den urtean hasitako bideari jarraituz, lehiaketa bidez hautatu da aurtengoa.

51 pertsonak parte hartu dute lehiaketan, 11 emakumek eta 38 gizonezkok; bikote misto bat ere aurkeztu da lehiaketara. Guztira 65 lan aurkeztu dituzte. Denen artetik Irune Elicegui tolosarrak eta Xabier Isasti getariarrak elkarrekin sortu duten ‘Txilabak’ izeneko kartela hautatu du epaimahaiak.

Oraingoan, izenak berak ondo azaltzen duen moduan, Ostegun Gizeneko txilaben kolore eta motiboetan du oinarria kartelak.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean