Agur 2023.ari, korrika

Oinatz Martinez Iturrioz 2023ko abe. 31a, 17:53

XXV. Elkartasun krosa Tolosan urteari amaiera emateko.

Urtero legez, urteko azken egunean ospatu da Elkartasun Krosa, Orixe Institutuak eta Samaniego Ikastetxeak Tolosako Udalarekin elkarlanean antolatuta. Aurtengoa berezia izan da, 25. edizioa izateaz gain, Samaniego Ikastetxeak 50 urte betetzen baititu.

Aurten 1.000 dortsal jarri dituzte salgai eta horietatik 100 kadeteentzat izan dira. 

Korrikaldiaren zehaztasunak

Lehenik, haurren saioa hasi da 15:30ean. Benjaminek 700 metroko lasterketa egin dute eta alebinek zein infantilek 1.400 metrokoa.

Ordubete beranduago, 16:30ean, heldu eta kadeteen txanda izan da 5.050 metroko ibilbidean zehar. Korrika bai baina izan da mozorroturik atera denik ere. 

Urtero bezala, giro paregabea lagun izan da urteko azken krosean.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA