Erreportajeak

Txirrindularitzan mailak berrantolatzearen ondorioz, errepideko talderik gabe geratu da Eukene Larrarte

Erredakzioa 2023ko urr. 24a, 10:30

Eukene Larrarte txirrindulariak 2023. urteko denboraldia gazi-gozoa izan badu ere, atzera begiratuta pozik da lortutakoarekin. Aurrera begira ordea, ez da erraza alaitasunari eustea, emakumezkoen txirrindularitzan kategoriak berrantolatu direnez, errepideko bere taldea izan den Bizkaia Durangok ez du pelotoian jarraituko. Honela, tolosarra talderik gabe geratu da.

Larrartek Parisko Joko Olinpikoetan pistako modalitatean lehiatzeko aukera dauka, orain arte lortutako emaitzek bide horretan jarri dute. Hala ere, Pariserako txartela lortzeko 2014. urte hasierako probetako emaitzak izango dira kontuan, pausoz-pauso joan nahi du Eukenek.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA