Sormenetik: Mirua eta verde Prato

Erredakzioa 2023ko eka. 18a, 07:55

Euskal musikak azken hamarkadetan izan duen aldaketa aztergai

Urtero udaberrian eta udazkenean Sormenetik izeneko saio bana antolatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Sormenari eta euskal kulturari buruz gogoeta egiteko saioak izan ohi dira. 2023ko lehen saioa ekainaren 10ean egin da eta Mirua eta Verde Prato musikariak bertaratu dira Zerkausi azpira. 

Mirua talde tolosarra, Maitane Iruiñek, Malentxok eta Mattin Zeberiok sortu zuten 2019. urtean. Harrobia saria irabazi zuten, 2021ean, Gaztea irratiko maketa-lehiaketan eta geroztik musika sortzen jarraitu dute gaur egun arte.

Ana Arsuaga (Tolosa, 1994) margolariaren eta musikagilearen bakarkako proiektua da Verde Prato. Euskal kantu herrikoiak interpretatzen ditu teknologia garaikidea eta XXI. mendeko euskal folklorea uztartuz. Aurten kaleratu du bere bigarren albuma, ‘Adoretua’ izenarekin.

Sormen prozesuaren, musika egiteko estiloaren hautuaren eta beste zenbait gairen inguruko galderak bideratu ditu Eneritz Furyak musikariak.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean