EAJk Zubi Berriaren eraisketaren inguruan hartutako jarrera salatu du EH Bilduk

Maider Navarro Alustiza 2023ko mar. 30a, 13:24

Tolosako EH Bilduk jakinarazi du harridura osoz irakurri duela EAJk zubi berriaren inguruan egin dituen azken adierazpenak

Esan dutenez, ez dute ulertzen 2021az geroztik URAren teknikariekin etengabeko hartu emana izan ondoren eta proiektuari alegazioak egiteko epea amaitu ondoren, orain Udal Gobernua, zubiaren estetikaz arduratzea. URAren teknikariek adierazi zuten bezala, aurkeztutako hiru aukeren artean Udal Gobernuak baten alde egin zuen, "orduan ez al zitzaien burutik pasa estetikari buruz zerbait esatea?" jakinarazi du Mtz. de Rituertok.

Mingarriena, herritarrei zein EH Bilduri inongo informazioa ez dietela eman izan dela adierazi dute, elektoralistak, arduragabeak, interes falta izatea, lana egiteko gogorik ez izatea, elkarlanerako jarrera falta eta benetako kezkarik ez dugula esateaz gain.

Erabat onargaitzak eta salagarriak direla adierazpen hauek salatu du EH Bilduk eta gogora ekarri nahi dute, zubi berriaren aferan EH Bilduren agerpen publiko bakarrean inongo momentuan ez zutela neurria zalantzan jarri, eskuhartze guztiz teknikoa izanik, beraien kritika bakarra gardentasun faltari egin ziotela.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean