Zubi Berriaren eraisketaren harira, EH Bilduk herriaren kudeaketak herriarekin egiteko eskatu diete udal gobernuari.
Tolosan uholde arriskua murrizteko, Zubi Berria eraitsi eta zubi berri bat eraikiko dutela iragarri zuen Olatz Peon Tolosako alkateak eta Ura Agentziako teknikariek. Eh Bilduk jakinarazi duenez, udalean, ordurate, inongo momentutan ez zen gai horri buruz hitz egin eta EH Bilduko zinegotziek prentsaurrekoa baino 15 minutu lehenago eman zitzan guztiaren berri. Honen harira salatu dute, proiektuaren gardentasun falta.
Bestalde, Ura Agentziak 2016ean "Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana 2015-2021" argitaratu zuela jakinarazi du Andu Mtz. de Rituertok, bertan, Tolosako proposamenak biltzen dituen neurrien justifikazio dokumentua aurkitzen delarik. 7 urte behar izan dituela salatu du Mtz. de Rituertok gobernuak herritarrei lehen berria emateko, aurretik beste neurri guztien azalpenik eman ez baitute.
Herriaren kudeaketa herritarrekin egin beahr dela esanez amaitu dute, ez bulegoaren bakartasunean.