Zubiaren ordezkapenak uholde arriskua murriztuko luke, Tolosa eta alde zaharra babestuz
Alde zaharrean bizi diren 8.230 pertsonak, bertan dauden 775 saltokiak eta bertako ondare kultural eta historikoa babestea da proiektuaren helburua Tolosako Udalaren hitzetan.
2015. urtetik indarrean dagoen Uraren Euskal Agentziak jasota duen ekintza bat da, baita 2022-2027 Ekintza Plan berrian ere.