Eskalada eta halterofilia indarra eta koordinazioa lantzeko kirol bikainak dira. Gainera, halterofilia Zizurkilgo Danok Danena taldearekin jorratuko dugu.
Alde batetik, haurdunaldia eta yoga uztartuko ditugu Tolosako Parashakti Yoga Eskolako Naiararekin eta, bestetik, lurreko pilatesa ezagutuko dugu.
Kalistenia eta entrenamendu funtzionala edo krosfita sakonago ezagutuko ditugu atal honetan, gorputza indartzeko jarduera paregabeak.
Saio honetan gazteek gimnasioekin duten lehen kontaktua ezagutuko dugu. Bestetik, mendian korrika aritzeko joeraz arituko gara, baita mendian ibiltzeko oinetako egokiez ere.
Alde batetik, K-stretch modalitatea ezagutuko dugu eta faszien garrantzia azpimarratu; bestetik, ibilketa nordiko nordic walkingean sakonduko dugu, oinak zaintzearen garrantziaz jabetzen garen bitartean.
Menopausian ere kirolak lagun dezake gorputza indartsu eta orekan mantentzen. Gainera, adinean aurrera egin arren, aktibo mantentzea funtsezkoa da bizitza osasuntsu eta orekatu baterako.
Saio honetan jorratuko ditugun gaiak patinajea eta jarduera fisikoak duen garrantzia bizitzako lehen urteetan izango dira, azken hau Zumardiako kide eta Itsasne Blanco psikologoarekin.
Aeroyoga eta Pilates Reformer diziplinak ezagutuko ditugu saio honetan.