Gazte Alaiak elkarteak botako du Irurako San Migeletako txupinazoa

Maider Navarro Alustiza

 Aurten, 2025ean jaiotako haurrei harrera egiteko festetako zapiak banatuko zaizkie lehen aldiz, eta kirol zein musika eskaintza zabala izando da.

Irurako Udalak San Migel jaien egitaraua aurkeztu du prentsaurrekoan, eta datozen egunetan herria giroz eta kolorez jazteko prest dagoela jakinarazi du.

Jaien hasiera une hunkigarria izango da herritarrentzat. Aurten 50 urte betetzen ditu Irurako Gazte Alaiak elkarteak, eta urteurren borobila ospatzeko beraien esku egongo da txupinazoa botatzea. Txupinazoaren eguneko berrikuntza nagusietako bat harrera-ekitaldia izango da: 2025ean jaiotako haur irurar guztiei festetako zapi banaketa egingo zaie, herriko jaiei harrera egin diezaieten.

Kultura eta kirol arloan ere badira berrikuntzak aurtengo egitarauan. Lehen aldiz, 3x3 multikirol txapelketa antolatu da jaien barruan, herritarren artean kirola eta elkarlana sustatzeko asmoz. Gaueko giroari dagokionez, kontzertu eta erromeria aipagarriak izango dira plazan. Musikari zein talde ezagunen artean, azpimarratzekoak dira EH Sukarra rock talde beteranoaren kontzertua eta Akerbeltz erromeria taldearen saioa, festa giroa goizaldera arte luzatuko dutenak.

Erlazionatuak

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA