Iruran prest dute festetako egitaraua

Joanes Imaz Akizu

Irurako San Migel jaiak irailaren 25ean hasiko dira eta urriaren 4ra arte luzatuko dira.

IRAILAREN 25A, OSTIRALA
  • 18:00 2025 urtean jaiotako eta Iruran erroldatutako haurrei jaietako zapia emango diete kultur mahaiko kideek.
  • 18:30 Agurra, txupinazoa eta herensugearen jaitsiera. Jarraian kalejira Irurako buruhandi eta erraldoien konpartarekin.
  • 19:00 VIII. San Migel Xare irekia “Irurako Udala Sari Nagusia” torneoaren finalerdiak trinketean.
  • 21:00 Barrikotea San Migel plazan.
  • Ondoren, Gabezín taldearen emanaldia.
IRAILAREN 26A, LARUNBATA
  • 09:00 Gazte-festaren hasiera San Migel plazatik.
  • 11:00-13:00 / 15:30-18:30 Haur-parkea ikastolako patioan.
  • 13:00 Dantza-soka San Migel plazan.
  • 14:00 Haurren bazkaria elizako arkupeetan.
  • 14:30 Gazteen bazkaria.
  • 18:30 Poteo musikatuа Zutik elektro-txarangarekin.
  • 23:30 EH Sukarra eta Olgetan taldeen emanaldia San Migel Plazan.
IRAILAREN 27A, IGANDEA
  • 11:00 Irura, Ibarra, Lezo, Lazkao, Nоain eta Irurzungo Erraldoien konpartsen topaketa eta kalejira Loatzo Musika eskolako trikitilariek lagunduta.
  • 17:45 Onintza abesbatzaren eta Oliteko Cant-arte taldearen emanaldia San Migel Plazan.
  • 19:00 Tio Teronen Semeak taldearen “Haurreskolari” ikuskizuna.
  • Ondoren, Taloak dastagai ikastolako txosnan.
IRAILAREN 28A, ASTELEHENA
  • 18:00 Markeliñe taldearen Artilusio ikuskizuna.
IRAILAREN 29A, ASTEARTEA — SAN MIGEL EGUNA
  • 11:00 Meza Nagusia.
  • Ondoren, Dantzariaren agurra udal korporazioari. Jarraian, Irura Bizi Elkartearen Argazki Lehiaketaren sari banaketa eta hamaiketako herrikoia.
  • 17:00 Herri kirol saioa plazan. Aizkolariak bikoteka: Jexux Mari Mujika eta Oihana Fernandez, Laiene Pikabea eta Eloi Kortxeroren aurka. Harrijasotzailea Olaia Esnaola. Esataria: Edurne Ayuso.
  • 19:30 Bertso saioa elizan. Bertsolariak: Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
URRIAREN 1A, OSTEGUNA
  • 18:00 Umore saioa gazteen karpan: Umoregileak: Maialen Sorzabalbere, Julemро, Maria Blanco, Asier K, Manex Astigarraga.
URRIAREN 2A, OSTIRALA — MOZORRO EGUNA
  • Gaia: Euskal kultura eta Euskal Herriko jaiak.
  • 17:30 Irurako I. 3x3 Multikirol txapelketaren finalak kirol anitzeko pistan.
  • 19:00 Sagardo dastatzea San Migel plazan. Aburuza eta Zabala (Aduna), Sarasola (Anoeta), Barkaiztegi, Altzueta, Lizeaga, Petritegi, Irigoyen (Astigarraga), Eguzkitza (Tolosa).
  • 22:30 Play Back jaialdia + sorpresa San Migel plazan.
  • Ondoren, Zuzeneko musika emanaldiak: IGAko karpan: Talka taldea eta DJ Piturrio; ikastolako txosnan: Mitoaroa IV; Trinkete tabernan: DJ Andoni; Ostatuan: DJ Lanbretta.
URRIAREN 3A, LARUNBATA
  • 11:30 Ados Pilotako emakumeen eskuzko partida eta VIII. San Migel Xare irekia “Irurako Udala Sari Nagusia” torneoaren finala trinketean.
  • 13:00 Herri bazkarira doazenak mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte plazan.
  • 14:00 Herri-bazkaria. Ondoren Bingoa eta DJ Bull.
  • 23:00 Herensugea erretzea.
  • 23:30 Akerbeltz taldearen emanaldia San Migel Plazan.
URRIAREN 4A, IGANDEA
  • 12:00 Meza Nagusia.
  • 14:00 Bazkaria jubilatu eta pentsiodunentzat.
  • Ondoren, Opari eta sari banaketa eta musika dantzagarria Joxe Mendizabalekin.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA