Kirolak Tolosaldean

Ibarrako Sokatira Taldeak hainbat domina irabazi ditu Taiwanen

Erredakzioa 2026ko martxoaren 16a

Ostegunetik igandera jokatu da Taiwanen Munduko sokatira Txapelketa, Taipei hirian.

Bertan, Ibarrako emakumeak, Ibarrako sokatira talde bezela atera dira lehen bi egunetan. Ostegunean, 4.postua lortu dute, 500kg-tan pisu txikiko txapelketan. Lehen hiru postuak Txina taipekoek lortu dituzte. Ostiralean berriz, 8 talde lehiatu dira 540kg-tan. Sailkapen orokorrean 2.gelditu dira. Final aurrekoetako tiraldia galdu eta 3-4 postua jokatu dute gero. Bertan, tiraldi latzak eta gero 3.postua lortu dute. Brontzezko domina etxera eramanaz. 

Hurrengo bi egunetan, Euskal selekzioarekin aritu da taldea. Larunbatean,  500kg-tan 2.postua lortu dute eta igandean 7 naziok jokatu dute. Finalean Txina taipen aurka lehiatu ostean, bigarren postuan gelditu da taldea.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA