Munduko txapelketaren baitan, 540 kiloko kategoriako lehiak jokatu dira gaurkoan. Zortzi taldek parte hartu dute modalitate honetan, lehen fasean denek denek kontra neurtu dituzte indarrak eta Ibarrako taldeak bigarren postua lortu du. Final aurrekoetako tiraldia galdu egin dute ibartarrek eta kontsolazio finala jokatu behar izan dute. Hirugarren postuarekiko borroka estua izan ondoren, lortu dute brontzezko domina.