Unai Zubeldiak profesional mailan korrituko du

Joanes Imaz Akizu 2023ko eka. 21a, 11:37

Unai Zubeldia Santikutz Klasikako helmugan

Txirrindulari ibartarrak bi urterako kontratua sinatu du Euskaltel-Euskadirekin. Laboral Kutxa taldean egindako bi denboraldietan egindako lan onak eman dio profesional mailara igotzeko aukera. 

Zubeldiak hiru lasterketa irabazi ditu aurten, Lizarrako proba, Santikutz Klasika eta Berriatuako proba. Gipuzkoako eta Euskadiko txapelak ere lortu ditu ibartarrak. Euskaldun Torneoan lortu duen  hirugarren postuan ere nabarmentzekoa da.  

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA