Unai Zubeldiak irabazi du Santikutz Klasika

Erredakzioa 2023ko mai. 2a, 15:19

Astelehenean Legazpin jokatu zen Santikutz Klasika irabazi zuen Unai Zubeldia txirrindulari ibartarrak. Faboritoen taldeak probako azken 20 kilometroetan harrapatu zuen eguneko ihesaldi nagusia. Atagoitiko azken igoera 15 laguneko talde bat lasterketa buruan zela hasi zen, tartean zen Zubeldia. Azken mendate horretan Laboral Kutxakoak erritmoa aldatu eta ezin izan zuen inork bere gurpila harrapatu, bakarrik iritsi zen Legazpiko helmugara. 23 segundoko atzerapenarekin heldu zen gainerako faboritoen taldea. Ibartarrak bere ibilbideko proba garrantzitsuena irabazi du.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA