Berastegi eta artzaintza

Jon Ros Aramburu 2024ko mar. 10a, 08:00

Artzaintza ardatz bezala hartu du Berastegik azkenaldian

Artzaintzaren inguruan ekintza ezberdinak burutu dira Berastegin azken urteetan. Herriko hainbat protagonista ezagutu ditugu Berastegik eta artzaintzak elkarrekin duten lotura aztertzen duen saio berezi honetan. 

3.000 ardi daude gaur egun Berastegiko 62 etxetan. Betidanik artzain munduarekin lotura izan duen herri honek erlazio honen lekuko den liburu bat argitaratu zuen duela bi urte. 2023an, Berastegin BE! asteburua antolatu zuten ere. Horrekin batera, Astotrek proiektuak astoekin egindako ibilaldiak eskainiz, landa eremua ezagutu eta artzainen bordak ikusteko aukera ematen du. 

Azokak, hitzaldiak, ibilaldiak eta tailerrak, urtez urte artzaintza geroz eta gehiago nabarmenduz.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean