Urriaren 28an Italian jokatu zen Munduko Kopako lasterketan parte hartu zuen Oihana Zubillaga korrikalari anoetarrak. Duela aste batzuk Kirolak Tolosaldean saioan egin genion erreportajean kontatu zigun Italiako proban parte hartzeko aukera nola izan zuen. Orain, Munduko Kopako proban 134. postua lortu duenean, lasterketa honek utzi dizkion sentsazioak zein diren azaldu digu. 22 kilometro pasatxoko eta 2 055 metroko desnibel positiboa duen lasterketa 3 ordu 32 minutu eta 17 segundoan amaitu zuen Zubillagak, gustura da egindako lanarekin.