Erreportajeak

Oihana Zubillaga “gogotsu” dago Munduko Kopako finalari begira

Erredakzioa 2023ko urr. 16a, 22:15

Mendi lasterketen Euskal Herriko Txapelduna da Oihana Zubillaga anoetarra, lineako modalitatea lortu du saria. Udaberrian egindako lasterketetan lortutako emaitzei esker bereganatu du garaikurra irabaztea. 2023. urtea berezia izan da Zubilagarentzat.

Lortutako emaitza on horiek Euskal Selekzioarekin lehiatzeko aukera eman diote anoetarrari. Austriako eta Suitzako mendi lasterketan parte hartu du Zubillagak eta bertan egindako lan onak Munduko Kopako finala lehiatzeko aukera eman dio. Skyrunning-eko final hori hilaren 28an Italian jokatuko da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA