Gabonak 2025

Moda Biziz

Erredakzioa 2025eko abenduaren 16a

Villabona modaz jantzi zen abenduaren 4an, MODA BIZIZ desfilearekin.

Herriko dendek azken proposamenak aurkeztuko zituzten Berdura plazan jarri zen pasarelan. Desfileak tokiko denden lana eta sormena erakutsi zituen, eta Villabonak eskaintzen duen modaren aniztasuna gertutik ezagutzeko aukera eman zuen. Ekitaldia osatzeko, DJ saioa eta dantza emanaldiak ere izan ziren.

Tokiko merkataritzaren aldeko ekimena

MODA BIZIZ tokiko merkataritza balioan jartzeko eta denden lana ikusgarriago egiteko sortu da, eta desfilea herriko saltokien kalitatea eta estiloa ezagutarazteko erakusleiho irekia izan da.

Komunitatea elkartzeko topagunea

Ekimenak Villabonako herritarrak eta dendak espazio berean bildu ditu. Moda eta aisialdia uztartuta, komunitateak elkarrekin gozatzeko eta herriko giroa indartzeko unea izan da.

Villabonan moda bizirik

Berdura Plaza pasarela bihurtu da, eta estilo, musika eta energia izan ziren protagonista, eta bide batez, herriko denden lana ezagutu eta txalotzea.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA