AMASAKO SAMARTIÑAK 2025 EGITARAUA
Azaroak 8, larunbata
12:00 - Marianito dastaketa plazan, Ai Ama! taldeak alaituta.
Ondoren - kalejira herriko gaztetxoen eskutik.
14:00 - Herri bazkaria.
18:00 - Kalejira Iraunkorrak txarangarekin.
23:30 - DJ Naza txosnan.
Azaroak 11, asteartea / San Martin eguna
10:30 - Meza Santua.
12:00 - Bertso pilota jaialdia:
- Pilotariak: Oinatz Bengoetxea, Mikel Goñi, Iker Urmeneta.
- Bertsolariak: Oihana Iguaran, Iker Zubeldia.
18:00 - Umeentzako ipuin kontaketa, Amaia Ruiz de Galarretaren eskutik.
19:00 - Txupinazoa eta Martina Sorginaren jaitsiera.
Azaroak 12, asteazkena
17:00 - Mus txapelketa herrikoia kultur etxean. Bikoteko batek Amasakoa izan behar du eta izen-ematea egunean bertan.
17:30 - Herri kirolak umeentzat.
19:00 - Toka txapelketa herrikoia.
Azaroak 13, osteguna / Oilasko jokoa
06:00 - Gazteen gosaria Larrea kafetegian, trikitilariek alaiturik.
14:30 - Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
17:00 - Soka-dantza eta aurreskua plazan.
21:00 - Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.
Azaroak 14, ostirala / Alkandora eguna
17:00–19:00 - Puzgarriak frontoian.
Ondoren - Txokolate beroa.
19:20 - Alkandoradunen argazki herrikoia plazan.
19:30 - Amasako XXXIII. Bakailu Lehiaketa Iturrigoxon.
23 :30 - Kalume taldearen kontzertua txosnan.
Azaroak 15, larunbata
11:00 - Ume krossa / DBH2 arteko umeentzat.
16:00 - Herri kirol erakustaldia, Bihurriren eskutik.
18:30 - Kantaldia Andoni Ollokiegiren eskutik.
23:30 - Erromeria Olgetan taldearen eskutik.
Azaroak 16, igandea
18:00 - Herri kirolak herriko gazteek Segurako gazteen aurka.
Ondoren - Martina Sorginaren igoera eta agurra.
AUTOBUS ZERBITZUA (Azaroak 8, 14 eta15)
Olaederra kiroldegitik irteerak:
22:30, 23:30, 00:30, 02:30, 03:30, 04:30etan.
Amasatik irteerak:
22:00, 23:00, 00:00, 01:00, 02:00, 03:00, 04:00 eta 05:00etan.
OHARRA: 04:00 eta 05:00etako zerbitzuek Aduna-Zizurkil-Asteasu ibilbidea ere egingo dute.