asteburuari begira

Ostiralean hasiko dira Alkizako Sanmartinak

Maialen Bastarrika Luengo 2025eko azaroaren 5a

‘Oilategitik’ aldizkariaren urteurrena ospatzeko, erakusketa egingo dute.

Azaroak 7, ostirala

  • Txokolatada, guraso elkarteak antolatuta (17:00etan plazan).
  • "Oilategitik: 25 urte, 25 azal" erakusketa (inaugurazioa 18:00etan, udaletxeko ganbaran).
  • "Oilategitik: 25 urte, bertsoz bertso", bertso eta musika bidezko errepasoa, Manu Urruzolak eta Martin Lizardik gidatuta (18:30ean, udaletxeko ganbaran).
  • Patata tortila lehiaketa, guraso elkarteak antolatuta (20:00etan, frontoian).
  • Mus txapelketa (22:30ean, Alkizako ostatuan).

Azaroak 8, larunbata

  • Onddoen mundu harrigarria ezagutzeko bisita gidatua, Joxepo Teresek gidatuta (10:00etan, plazatik abiatuta).
  • Haurrentzako tailerra: "Nola bizi zen lehen gizakia", Jesus Tapiak gidatuta (11:00etan, frontoian).
  • Lau t'erdiko pilota finala (18:00etan, frontoian).
  • Afari Herrikoia (Euskal Parrilla) (21:00etan, frontoian).

Azaroak 9, igandea

  • Toka txapelketa haurrentzako (11:30ean, plazan).
  • Eskoba txapelketa (17:00etan, Alkizako ostatuan).

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA