2026an aldaketa esanguratsua izango du Txindokiko Bertikalak. Maiatzaren 9an egingo den probaren antolakuntza taldean aldaketa izan da, orain artean Irene Campos eta Janire Agirreren gidaritzapean aritu den lan taldeak bere ardurak utzi eta Abaltzisketako Txispa Ordeka taldeak hartu du proba antolatzeko lana.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.