Tolosaldea Gertutik Asteburuari begira

Igandean egingo dute Zizurkilgo Azoka Berezia

Olaia Garmendia Ancisar

Bertako ekoizleak izango dira azokaren ardatz nagusia, eta Udalak haiekin elkarlanean antolatu du ekimena.

Azoka Bereziak jarduera ugari izango ditu igandean zehar:

10:30 – 14:30 Baserriko produktuen eta artisauen postuak.
11:30 – 13:00 Haurrentzat, Pottoketan ibiltzeko aukera.
11:00 – 14:00 Artilea nola garbitu eta Hennazko tatuaien tailerrak.
12:30 Plaza dantza gidatuak. (Pello Mª Otaño plazan)
13:00 Herriko ekoizleen produktuen dastaketa (Hanburgesak, yogurtak, gazta freskoa, bizkotxoa).
14:30 Euskal kantu saioa Olaia Toralekin. (Zimiterioan)
18:00 Herri-kirolen proba konbinatua: aizkora eta harri-jasotzea. (Frontoian)
Egunean zehar El Salvadorren aldeko pintxo eta edarien postua.

Zizurkilera gerturatzeko, gainera, autobus zerbitzu etengabea egongo da goizean zehar, 10:15etik 15:00etara. 

Erlazionatuak

Azoka berezia

28 Kanala urr 02 Zizurkil

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA