Elbarrenako jaietako portada lehiaketako lanak entregatzeko azken egunak

Joanes Imaz Akizu 2024ko uzt. 12a, 07:00

Irailaren hasieran egingo diren Zizurkilgo jaietarako portada lehiaketa martxan du festa batzordeak. Bertan parte hartu nahi duenak asteartea 14:00ak baino lehen entregatu beharko du bere lana, Zizurkilgo udal bulegoan, liburutegian  edo zizurkilgofestabatzordea@gmail.com helbide elektronikoan.

Elbarrenako festetako portada lehiaketa bidez aukeratuko da. Festen portada lehiaketan aurkezteko ondorengo Paperean DIN A-4 formatua eta digitalean (JPG) 300 pp-ko gutxiengo bereizmena eduki behar du lanak. "Zizurkilgo jaiak 2024 Irailak 4,5,6,7,8,9" testua idatzi beharko da. Lehiaketan parte hartuko duten lanek argitaratugabeak eta jatorrizkoak izan behar dute. Lehiaketa irabazten duenak, 150 euroko diru saria eta herri afarirako bi gonbidapen lortuko ditu. Astearte eguerdian bukatuko da lehiaketan parte hartzekoa aukera. 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean